2007/03/13

Gure WQbloga martxan!

Baliabide didaktikoen diseinu, sorketa eta esperimentazio mintegian martxan dago ikasturte hasieratik Getxoko Berritzegunean.
Orain dela hiru urte bidai interesgarri honetako gure lehenengo pausuak ematen hasi ginen, garai hartan WebQuest munduan murgilduz. Irakasle gutxi animatu ziren nirekin bidai hori egitera. Ausartenak bakarrik!. Horiei eskerrak eman nahi dizkiot: Ines, Arantzi, Bego, Karmele eta Begori batez ere.
Gure bidaian ikasten joan gara WebQuest-ei buruz: gure artean zalantzak argitzen, ezaguerak konpartitzen, ostopoak gainditzen... ikasgelarako baliabide interesgarriak eratzen eta beti ere, ondo pasatzen!
Gauregun, horietariko batzuk beste zereginetan dabiltza baina beste irakasle berriak hurbildu zaizkigu eta bidaia egiten jaraitzen ari gara. Hauei, ongi etorria!: Elisabeth, Isabel, Karmen, Nagore, Bego...eta beste guztiei.
Jende berria, indar berriak eta... gauza berriak! Aurten.... blogak!
Helbide honetan Mintegian sortutako lanak aurkituko dituzue:

1 comentario:

Anónimo dijo...

Egin duzuen lana interesgarria dirudi. Lehen zikloko ikasleekin erabili ahal dira?